Berriak
Atzealdea

Kultur etxeko eta liburutegiko ordutegia aldatu egingo da aste santuko oporrak direla eta

Martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra 10:00-14.00 eta 12:00-14:00 ordutegia izango dute hurrenez hurren

2018·03·26


Alegiako kultur etxeko eta liburutegiko ordutegiek aldaketak izango dituzte aste santuko oporrak direla eta. Horrela, martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra, kultur etxeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da eta liburutegikoa 12:00etatik 14:00etara. Martxoaren 29tik apirilaren 2ra itxita egongo dira.

Apirilaren 9an zerbitzu guztiek ohiko ordutegia berreskuratuko dute.