Berriak
Atzealdea

KZ Gunean ikastaro ezberdinak egiteko aukera izango da abenduan

Aurrez aurreko bi ikastaro egingo dira eta urruneko formazio bidez beste bost eskainiko dira

2018·11·16


Alegiako KZ Guneak abenduko ikastaroen eskaintzaren berri eman du. Gmail posta elektronikoak eskaintzen dituen baliabidea erabiltzen ikasteko izango da bat eta Google Driven dokumentuak biltzen eta partekatzen ikasteko, bigarrena. Gmaili buruzko ikastaroak lau orduko iraupena izango du eta euskaraz izango da. Abenduaren 18an eta 19an izango dira saioak 16:00etatik 18:00etara KZ Gunean bertan. Google Driveri buruzkoa ere lau ordukoa izango da eta euskaraz. Abenduaren 20an eta 21ean izango dira saioak 16:00etatik 18:00etara.

Aurrez aurreko ikastaro horiez gain, urrunekoak ere izango dira. Hau da, KZ Gunera joan gabe egiteko modukoak. Marketing digitalean lehen pausoak ematen ikasteko, marka pertsonala sortzeko eta LinkedIn erabiltzen ikasteko, Wordpress plataforma ezagutzeko, Dropboxi buruz eta Facebook sare sozialaren inguruan izango dira bost ikastaro horiek. Marketing digitalari buruzkoa, marka pertsonalari eta LinkedIni buruzkoa eta Wordpressi buruzkoa hogei ordukoak izango dira, abenduaren 3an hasi eta 19an amaitzeko. Dropox eta Facebooki buruzkoak berriz lau ordukoak izango dira, abenduaren 10etik 19ra.

Jarduerei buruzko informazio gehiagorako edo izena emateko, kultur etxera jo behar da.