Berriak

Atzealdea

KZ Guneko tutorearen hurrengo bisita irailaren 3an izango da

18:15etik 20:00etara bitartean egongo da erabiltzaileen zalantzak eta galderak argitzeko

2018·08·01


Alegiako kultur etxean dagoen KZ Guneak ateak itxiko ditu abuztuan baina irailaren 3tik aurrera zerbitzua berriz ere martxan izango da. Gainera, irailaren 3an bertan, astelehena, tutorearen bisita izango da 18:15etik 20:00etara bitartean. Erabiltzaileek, izan ditzaketen galderak eta zalantzak argitu ahal izango dituzte tutorearen laguntzarekin.