Berriak

Atzealdea

Lan Eskaintza Publikoa 2018 (LEP 2018)

Zerbitzuetako zeregin anitzetako eta administrazio orokorreko administrari postu bana dira eskaintzen direnak

2019·01·03


Alegiako Udalak bi lanpostu betetzeko lan eskaintza publikoa argitaratu du. Karrerako funtzionario izateko bi plaza dira, zerbitzuetako zeregin anitzetako langilea eta administrazio orokorreko administrari postu bana. Lanpostuak lehiaketa oposizio bidez esleituko dira eta interesatuek, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogei egun erabilgarriko epean izango dute izena emateko aukera.

Ondoko loturan duzue lan eskaintzari buruzko informazio guztia.

PDF
0,8 MB
2019·01·03 Lan Eskaintza Publikoa
Alegiako Udalak karrerako funtzionarioen bi lanpostu betetzeko argitaratu duen lan eskaintza publikoari buruzko informazio xehetua.

 

Hautaketa probetan parte hartzeko eskaera digitalki egiteko dokumentu digitala eskura duzue lotura honetan:

PDF
0,1 MB
2019·01·07 Lan Eskaintza Publikoa
Lan Eskaintza Publikoko hautaketa probetan parte hartzeko eskaera egiteko dokumentu digitala eskura duzue lotura honetan.