Berriak
Atzealdea

Lanak amaituta, San Juan kalea zabalik dago bere osotasunean

Horrenbestean, ibilgailuek parkeko sarreratik sartu ahal izango dute gaurtik aurrera

2019·07·10


Egoera okerrean zegoen zoladura eraberritzeko, hainbat astez itxita egon da San Juan kalea ibilgailuentzat Kalebeherako ermitaren parean. Bada, lanak amaituta, kalea irekita dago eta ibilgailuek ohiko norantzan ibili ahal izango dute hemendik aurrera. Hau da, Erbeta parkeko sarreratik sartu eta Tontokaletik atera. Orain arte Tontokaletik sartzen aritu dira baina hemendik aurrera ezingo da bertatik sartu. Lanak amaitu direnez, ibilgailuen joan-etorria mugatzen duten piboteak martxan izango dira hemendik aurrera.