Berriak
Atzealdea

Langaurreko txabolan sute bat izan zen atzo arratsaldean

Inguruko baserri bateko bizilagunak ohartu ziren suteaz eta berehala itzaltzea lortu zuten

2019·07·19


Langaurre atsedenlekuko txabolan sute txiki bat piztu zen atzo arratsaldean. Inguruko baserri bateko bizilagunek somatu zuten kea 16:00k pasatxo zirenean eta txabolaren barruan, sua egiteko egokituta dagoen eremutik kanpo piztuta zegoen sute bat topatu zuten. Bizilagun horien esku hartze azkarrak eta suhiltzaileek ekidin zuten kalteak handiagoak izatea. 17:15erako suhiltzaileak Langaurretik joanak ziren.

Sutearen eraginez, txabolaren aldeetako bat estaltzen duten egurrak erta horma belztuta geratu dira baina inguruak ez du bestelako aparteko kalterik izan. Sua egiteko egokitutako eremutik kanpo piztutako sua izateak kezka eragiten dio Alegiako Udalari. Nahita eragindako sute bat izan dela pentsatzeko zantzuak daude eta Langaurre bezalako eremu batean horrelako gertaera batek eragin ditzakeen kalteen inguruan hausnarketa egiteko deia egiten da.