Berriak
Atzealdea

Langaurren eroritako egurra hala eskatzen duten herritarren artean banatuko Udalak

Eskaerak urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra egin beharko dira udaletxean edo posta elektronikoz

2018·01·29


Azken elurtean Langaurre aldean erori ziren zuhaitzen egurra bildu eta hala nahi duten herritarren artean banatuko du Alegiako Udalak. Interesatuek izena eman beharko dute lehenik eta ondoren, izena ematen duten pertsona horiekin harremanetan jarriko da Udala banaketa nola egingo den zehazteko. Izena emateko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra egongo da zabalik eta bi bide erabiliz eman ahalko da. Batetik, 9:00etatik 14:00etarako ordutegian udaletxean bertan eta bestetik, komunikazioa@alegia.eus helbidera mezu bat bidalita, izen-abizenak, helbidea eta harremanetarako telefono zenbaki bat emanez.