Berriak
Atzealdea

Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakien atzeko aldean ezingo da kotxerik aparkatu lau hilabetean lanak direla eta

Garajeetako sarrera irteerak baimenduko dira baina aparkatzea debekatuta egongo da lanek irauten duten epe osoan

2019·07·01


Eskolako eremuan egin behar dituzten lan batzuk direla eta datozen hilabeteetan Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakien atzeko aldean, eskola aldera, ezingo da kotxerik aparkatu lanek irauten duten epe osoan. Garajeetako sarrera irteerak ahalbidetuko dira baina kotxeak aparkatzea guztiz debekatuta egongo da, kamioiak joan-etorrian ibiliko direlako. Alegiako Udalak auzoko bizilagunei barkamena eta ulermena eskatu nahi die lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Lanen iraupena gutxienez lau hilabetekoa izatea aurreikusten da.