Berriak
Atzealdea

Larraitz auzora sartzeko eta bertatik ateratzeko saihesbidea erabili beharko da asteburuan

Eskolaren eta zubiaren arteko zuhaitzak mozteko lanak egin behar direlako, errepidea itxita egongo da larunbat goizeko 8:00etatik aurrera

2018·04·19


Larunbat goizeko 8:00etatik hasi eta asteburu osoan Larraitz auzora sartzeko eta bertatik ateratzeko Alegiako saihesbidea erabili beharko da. Eskolaren eta Orendaingo bidegurutzearen artean dauden zuhaitzak moztu behar dituzte eta hori dela eta, errepide zati hori itxita egongo da bi noranzkoetan. Gauzak horrela, auzotik ateratzeko eta sartzeko Errotako bidea eta saihesbidea erabili beharko dira. Tontokaletik Larraitz auzorako bidea ere itxita egongo da Orendaingo bidegurutzetik aurrera.

Lanak espero baino lehenago amaitzen badira, bidea zabaldu egingo da amaitzen diren unean bertan.

Barkatu eragozpenak.