Berriak
Atzealdea

Larunbatean ikasturte amaierako Eskolako Festa egingo da Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta

Goizetik hasita ekitaldi ezberdinez osaturiko egitaraua antolatu da bazkari eta guzti

2018·05·30


Ekainean sartzearekin batera opor usaina zabaltzen hasten da ikasleen artean eta horrekin batera, ikasturte amaierako ekintzak egiten hasten dira ikastetxe eta guraso elkarteak. Horren adibide da ekainaren 2an, larunbata, Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta ospatuko den 2017-2018 ikasturteko ikasleen festa. Goizetik hasi eta arratsaldera bitartean hainbat ekitaldi izango dira. 11:30ean ikasleen emanaldia egingo da Elorri pilotalekuan eta ondoren puzgarriak izango dira. 14:00etan bazkaria izango da. Guraso elkarteak edaria eta kafea jarriko ditu eta janaria norberak eraman beharko du. 15:00etan Dj Baldak musika jarriko du eta 16:00etan kirol hitzordu pare bat izango dira. Batetik, LHko hirugarren zikloko ikasleen eta gurasoen arteko futbol partidak jokatuko dira. Ondoren, gurasoen eta ikasleen arteko sokatira lehiaketa egingo da. Eguna borobiltzeko, 17:00etan merienda banatuko da eta musika festak jarraituko du Dj Baldarekin.