Berriak

Atzealdea

Lau futbol partida jokatuko dira asteburuan Elorri futbol zelaian

Jubenil mailakoak bi izango dira eta infantil mailakoak beste bi, gizonezko zein emakumezkoetan

2017·10·25


Intxurreko jubenilak eta infantilak izango dira Elorri futbol zelaian asteburuan jokatuko diren partidetako protagonistak. Emakumezko jubenilek Tolosa liderraren aurkakoa izango dute larunbatean 11:15ean. Iragan asteburuan Axularri 2 eta 0 irabazita dira alegiarrak eta bigarren garaipena erreskan lortzen saiatuko dira aurkari zail baten aurka. Maila bereko mutilek ere liderraren aurka jokatuko dute larunbatean 15:30ean. Billabona da multzo horretako liderra eta Intxurre hirugarren dago puntu bat gutxiagorekin Lazkaon 1 eta 5 irabazi ostean.

Beste bi partidetan infantilak izango dira protagonista. Aralar Intxurreko emakumeen taldeak Urnieta azken sailkatuaren aurka jokatuko du igandean 11:00etan. Azken partidan 5 eta 0 galdu zuten Euskaldunaren aurka eta denboraldiko lehen puntuak batzen saiatuko dira, beraien egoera berean dagoen talde baten aurka. Gizonezkoetan, Aralar Intxurre A taldeak Tolosaren aurkakoa izango du larunbatean 9:30ean. Tolosarrak azkenak dira punturik gabe eta alegiarrek denboraldiko bigarren garaipena izango dute helburu.

Etxetik kanpo ariko direnak kadeteak izango dira eta larunbatean 12:30ean Danenaren zelaian jokatuko dute. Aizkorri Goierriren aurka bina berdindu zuten azken partidan eta seigarren daude bost punturekin. Erregionalek eta Aralar Intxurre B taldeak atsedena izango dute.