Berriak

Atzealdea

Lau futbol partida jokatuko dira larunbatean Elorri futbol zelaian

Intxurreko taldeen 2019ko lehen neurketak izango dira, emakumezko zein gizonezkoetan

2019·01·09


Urte berriarekin batera amaitu dira Intxurreko futbolarien oporrak. Asteburuan itzuliko dira lehiara eta Elorri zelaian lau partida jokatuko dira larunbatean. Gorengo mailako neskek Hernaniren aurka jokatuko dute 15:30ean. Zortzigarren postuan daude eta urteko lehen puntuak batzen ahaleginduko dira. Gizonezko jubenilek igoera faseko bigarren partida jokatuko dute 17:45ean Behobiaren aurka. Lehen neurketa berdindu egin zuten eta garaipena lortzea izango dute helburu. Infantiletan, Aralar Intxurreko gizonezkoen bi taldeak ere etxean ariko dira. A taldeak Billabonaren aurkakoa izango du 9:30ean. Sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena izango dira aurrez aurre eta horrenbestean, lehia garrantzitsua izango da. Beste taldea lidertzan dago eta berau sendotzen ahaleginduko da hirugarren dagoen Lengokoaken aurka 11:30ean.

Erregional mutilek Ostadarren zelaian jokatuko dute larunbatean 15:45ean. Sailkapeneko zuloan dira lasartearrak eta hiru puntuak batzen ahaleginduko dira alegiarrak. Kadete mutilek kopako lehen partida izango dute Ordizian igandean 11:30ean eta amaitzeko, infantil neskek Tolosan jokatuko dute larunbatean 10:30ean. Alegiarrak hirugarren postuan daude eta bigarren dagoen Tolosa gainditzen saiatuko dira.