Berriak

Atzealdea

Lau partidaz osaturiko pilota jaialdi bat jokatuko da ostiralean 18:30ean hasita Elorri pilotalekuan

Eskuz binakako bi partida eta gomazko paletako beste bi jokatuko dira

2017·09·20


Pilota jaialdi berri batez gozatzeko aukera izango dute zaleek ostiralean Elorri pilotalekuan. 18:30ean hasita Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldiko lau partida jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek. Lehen biak gomazko paletakoak izango dira eta emakumezko jubenilak eta nagusiak ariko dira. Jubenilen lehen mailan Intxurre eta Ataun neurtuko dira eta nagusien bigarren mailan Hernani izango da Intxurrekoen aurkaria. Eskuz binaka, gizonezkoetan, kadeteen lehen mailako eta nagusien hirugarren mailako partidak jokatuko dira. Bi kasuetan Oiarpeko pilotarien aurka neurtuko dira Intxurreko pilotariak.