Berriak
Atzealdea

Lau partidez hornituta dago asteburuko Elorri zelaiko futbol menua

Gorengo emakumezkoen zein jubenil eta infantil gizonezkoen partidak jokatuko dira

2018·10·17


Asteburuan lau partida izango ditu ikusgai Elorri zelaian Alegiako futbol zaleak. Gorengoen mailan ari diren emakumeek denboraldiko lehen puntuak urratu nahiko dituzte etxean beraien egoera berean den Goierri Gorri taldearen aurka larunbatean 15:45ean. Iragan asteburuan 2 eta 1 galdu zuten alegiarrek Oñatin. Jubenil gizonezkoek aldiz, sailkapeneko goiko postuetan jarraitu eta atzetik datozenekiko aldea zabaldu nahiko dute larunbatean 18:00etan Lazkaoren aurka jokatuko duten partidan. Bi taldeak berdinduta daude eta azken partidan Danenari 1 eta 6 irabazita moralez gainezka helduko dira Intxurreko jubenilak partida horretara.

Infantiletan, Aralar Intxurreko hiru taldeek asteburuan hasiko dute denboraldia. Lehen mailan ariko dira gizonezkoen A eta B taldeak etxean ariko dira. Aralar Intxurre Ak Euskaldunaren aurka jokatuko du larunbatean 9:30ean. Beste taldeak berriz, Internacional taldearen bisita izango du, egun berean 11:30ean. Emakumezkoen taldea zortziko futbolean ariko da eta lehen partida Ostadarren zelaian jokatuko dute larunbatean 17:15ean.

Gizonezkoen erregional eta kadete mailako taldeak etxetik kanpo ariko dira. Erregionalek 3 eta 0 irabazi zuten azken partida Ostadarren aurka eta laugarrenak dira bederatzi punturekin. Vasconiaren zelaian jokatuko dute larunbatean 19:30ean. Kadeteek berriz, Billabonan jokatuko dute larunbatean 11:00etan. Bi taldeak sailkapeneko goiko postuetan kokatuta daude. Azken partida 1 eta 0 irabazi zuten alegiarrek Idiazabalen kontra.