Berriak
Atzealdea

Lau t’erdiko txapelketako atariko kanporaketa jokatuko du Iñaki Artolak ostiralean

Axier Arteagaren aurka ariko da Azpeitian 22:00etatik aurrera eta irabazlea txapelketan izango da

2018·09·26


Iñaki Artolak partida garrantzitsu bat jokatuko du ostiralean. Lau t’erdiko lehen mailako pilota txapelketako atariko kanporaketa izango du Axier Arteagaren aurka Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Jaialdia 22:00etan izango da eta Artolaren eta Arteagaren arteko hori lehen partida izango da. Partida horretako irabazlea txapelketa nagusian izango da eta galtzaileak ez du aukerarik izango. Iñaki Artolak iaz final laurdenetako ligaxka jokatu zuen lehen kanporaketan Lasori irabazi ostean. Axier Arteagak aldiz, lehen aldiz jokatuko du lehen mailako txapelketan aritzeko aukera.

Intxurrekoak ostiralean eta larunbatean

Ostiralean eta larunbatean Gipuzkoako txapelketako partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostiraleko jaialdia 18:30ean hasiko da eta bi partida izango ditu. Gomazko paletan, emakumezkoen nagusien bigarren mailan, Intxurre eta Atzapar neurtuko dira. Eskuz binaka, gizonezkoen lehen mailan, Hernani izango da Intxurreren aurkaria. Larunbat goizean berriz, partida bat jokatuko da 10:00etan. Gizonezkoen nagusien bigarren mailakoa izango da eta Intxurreko eta Orioko bikoteak neurtuko dira.