Berriak
Atzealdea

Loatzo Musika Eskolak bere irudia berritzeko logotipo lehiaketa bat jarri du abian

Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta azken eguna apirilaren 5a, ostirala, izango da

2019·03·14


Loatzo Musika Eskolak logotipo lehiaketa bat jarri du abian bere irudia berritzeko helburuarekin. Hamasei urtetik gorako edonork hartu dezake parte eta banaka edo taldean aurkeztu daitezke, nahi beste lan. Lehiaketara aurkeztuko diren lanek originalak izan behar dute aurrez beste inon argitaratu gabeak eta A4 tamainako euskarrian aurkeztea gomendatzen da. Paperean aurkezten diren lanek 3x3 zentimetroko neurria izango dute eta digitalean aurkezten diren lanak CD edo USB batean aurkeztuko dira, Ilustrator programarekin eraldatzeko modukoa izan beharko du eta gutxienez 200pppko bereizmena izan beharko du.

Lanak aurkezterakoan bi gutun azal entregatu beharko dira. Txikian egilearen datu pertsonalak sartuko dira eta handian aurkezten diren diseinuak. Lan irabazleak 300 euroko saria eta lehiaketa irabazi izanaren ziurtagiria eskuratuko ditu. Aurkezten diren lanekin erakusketa bat egingo da Loatzo musika eskolak egoitza duen herriren batean. Lanak aurkezteko epea zabalik dago eta azken eguna apirilaren 5a, ostirala, izango da.

Lehiaketaren oinarri guztiak azpiko loturan dituzue.

PDF
0,3 MB
2019·03·14 Araudia
Loatzo Musika Eskolak antolatu duen logotipo lehiaketako oinarriak.