Berriak
Atzealdea

Loatzo musika eskolak kontzertuak eskainiko ditu asteazkenean eta ostiralean Elizpe zinean

Etzi bandaren emanaldia izango da eta ostiralean gabonetako kontzertua eskainiko dute

2017·12·18


Loatzo musika eskolak emanaldiz beteriko astea du aurretik. Ohikoa izaten da gabonen bueltan horrelako emanaldiak egitea eta hilaren 20an eta 22an, asteazkena eta ostirala, izango dira musika eskolako kideen kontzertuak Elizpe zinean. Asteazkenean Loatzo musika eskolako banda txikiaren eta handiaren emanaldia izango da 19:30ean hasita. Ostiralean berriz, musika eskolako ikasleen gabonetako kontzertua ikusi eta entzun ahal izango da, 18:30etik aurrera.