Berriak
Atzealdea

Loatzo Musika Eskolak zabalik du 2019-2020 ikasturterako matrikulazio epea

Maiatzaren 20a izango da azken eguna eta ww.loatzo.eus helbidean egin behar da matrikula

2019·05·14


Loatzo Musika Eskolak zabalik du 2019-2020 ikasturterako matrikulazio epea. Maiatzaren 20ra bitartean egongo da zabalik eta matrikula Loatzoren webgunean egin behar da, lotura honetan. Lau urtetik hasi eta adin mugarik gabe musikaz gozatzeko aukera eskaintzen du Loatzok. 4 urtetik 7 urtera bitartean musikaz gozatzeko aukera eskaintzen da jolas, dantza eta kantu bidez. 8 urtetik aurrera, eskaintzen diren hemezortzi tresnaren bat ikasten hasteko aukera eskaintzen da eta helduek ere badute lekua Loatzon. Musika hizkuntza, tresnak, tailerrak eta taldeetan jotzeko aukera ere eskaintzen zaie.

Informazio gehiagorako Loatzo Musika Eskolaren webgunera jo behar da.