Berriak
Atzealdea

Loatzo musika eskolako audizioak izango dira bihar eta hilaren 10ean Alegian

Bihar perkusioa izango da eta apirilaren 10ean klarinetea, biak kultur etxean

2019·04·02


Loatzo Musika Eskola instrumentu ezberdinen audizioak egiten ari da egunotan. Instrumentu jakin batzuekin egiten diren kontzertuak izaten dira, instrumentu horiek ezagutzeko. Alegian bihar, asteazkena, perkusioko audizioa egingo da 19:00etan kultur etxean. Datorren asteazkenean berriz, apirilak 10, klarinete audizioa egingo da 18:30ean kultur etxean.