Berriak
Atzealdea

Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak martxan izango dira urriaren 5etik aurrera

Ludotekan izena emateko epea irailaren 26an itxiko da eta hilaren 24ean bilera informatibo bat egingo da

2018·09·20


Alegiako Udalak Ludoteka eta Gazteleku zerbitzuak eskainiko ditu aurten ere. Urriaren 5 eta 6 artean jarriko dira martxan zerbitzuak eta jarraian duzue zerbitzu bakoitzari buruzko informazioa.

Ludoteka (6-12 urte bitartekoentzat)

Ludotekako partaide izan nahi dutenek irailaren 26ra bitartean eman dezakete izena. Lotura honetan deskargatu dezakezue izena emateko orria eta kultur etxean entregatu behar da, eskatzen diren datuak beteta. Gurasoei zuzendutako aurkezpen bat ere egingo da, irailaren 24ean, astelehena, 18:30ean kultur etxean kokatzen den Ludotekan bertan.

Ordutegia

Osteguna: 16:00-17:30.

Osteguna: 17:30-19:00.

Ostirala: 16:00-17:30.

Larunbata: 16:00-17:30.

 

Gaztelekua (12-18 urte bitartekoentzat)

Jarduera ezberdin ugari garatzeko aukera ematen duen eremua da Gaztelekua. Lagun berriak egin, akanpatzera joan, irteerak egin, udalekuetan parte hartu, zine forumak eta tailerrak antolatu eta beste hainbat gauzetarako espazio irekia. 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendua, ez dago izenik eman beharrik eta bakoitzak nahi duenean bertaratu edo joan daiteke.

Ordutegia

Ostirala: 17:30-20:00.

Larunbata: 17:30-20:00.

Urriaren 5ean eta 6an jarriko da zerbitzua martxan, beraz animatu, etorri eta gustatzen bazaizu, geratu lasai!

Gipuzkoako Foru Aldundiak Haurtxoko eta Gaztelekuetara haur eta gazteak erakartzeko egin duen bideoa duzue azpian.