Berriak
Atzealdea

Lurraldebus autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu abenduaren 24ean, 31n eta urtarrilaren 5ean

Arratsaldeko hainbat zerbitzuk Alegi Pentsuaken aparkalekuan izango dute geraleku bakarra

2018·12·20


Gabonetako ekintza ezberdinak direla eta, Lurraldebuseko autobus zerbitzuek aldaketa batzuk izango dituzte abenduaren 24ean, 31n eta urtarrilaren 5ean. Abenduaren 24ean, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera dela eta, 18:20an eta 19:20an Abaltzisketa aldera eta 18:50ean eta 19:50ean Tolosa aldera doazen autobusek geraleku bakarra izango dute herri osoan. Alegi Pentsuak lantegiaren alboko aparkalekuan soilik geratuko dira, Fabrensa industriagunean. Abenduaren 31n San Silbestre krosa jokatzen da Alegian eta horren ondorioz, Tolosatik Abaltzisketara bidean 15:0ean eta 16:30ean eta bueltakoan 16:10ean eta 17:00etan Alegiatik pasako diren autobusei gauza bera gertatuko zaie. Eta baita urtarrilaren 5ean ere, errege kabalgata dela eta. Tolosatik Abaltzisketara bidean 18:20an pasako den autobusak eta bueltakoan 18:50ean denak, aipatu aparkalekuan soilik izango dute geralekua.