Berriak

Atzealdea

Maiatzaren 18ra arte luzatu da Langaurre Eguneko ekintzetan parte hartzeko izena emateko epea

Bazkarirako tabernetan eta kultur etxean eman daiteke izena eta habia kutxen tailerrerako kultur etxean bakarrik

2018·05·11


Alegiako Kultura batzordeak astebete luzatu du maiatzaren 27an egingo den Langaurre Eguneko ekintzetan parte hartzeko izena emateko epea. Horrela, interesa dutenek maiatzaren 18ra bitartean eman ahal izango dute izena. Alde batetik, Langaurren bazkaldu nahi dutenen zerrenda dago. Bertan zehaztu beharrekoa talde bakoitzean izango den pertsona kopurua da, antolakuntzak behar adinako azpiegitura eraman dezan. Bazkarian parte hartzeko Iskiña, Hilario Berri eta Jubilatuen tabernetan edo kultur etxean eman daiteke izena.

Beste zerrenda, egunean bertan Langaurren egingo den habia kutxei buruzko tailerrerako da. 11:30ean izango da, Aranzadi zientzia elkarteak eskainiko du eta habiak kutxak nola egin erakutsiko da. Tailer horretan parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman ahal izango dute izena, kasu honetan ere maiatzaren 18ra bitartean.

Gogoan izan, Langaurrera oinez igotzeko deialdia egina duela antolakuntzak. 9:30ean abiatuko dira Tontokaletik eta 11:00etan hamaiketakoa eskainiko da Langaurren bertan.