Berriak
Atzealdea

Maiatzaren 23tik 30era egongo da zabalik jaietako kartel irabazlea aukeratzeko erakusketa kultur etxean

Lau lanen artean aukeratu beharko da eta botoa ematen dutenen artean gazta baten zozketa egingo da

2019·05·22


Alegiako Festa batzordeak jaietarako kartel lehiaketa egin du aurtengoan ere. Lanak aurkezteko epea itxita, jasotakoak jendaurrean erakusgai jartzeko unea iritsi da eta herritarrek izango dute jaietako egitarauaren azalean joango den irudia zein izango den erabakitzeko aukera. Aurkeztu diren lau lanak kultur etxeko sarreran egongo dira erakusgai maiatzaren 23tik 30era bitartean eta hala nahi duenak, gogokoen duen lanari botoa emateko aukera izango du. Festa batzordetik herritarrak lanak ikustera eta botoa ematera animatu nahi dira eta bozketan parte hartzen duten guztien artean gazta baten zozketa egingo da.