Berriak
Atzealdea

Maiatzaren 8an hasiko da Udaberriko Kultur Egitaraua

Hilabete eta erdian guztira hamaika ekitaldi ezberdin eskainiko dira

2019·05·03


Euskal selekzioaren gaur egungo egoeraren inguruko mahai inguru batekin emango zaio hasiera maiatzaren 8an Udaberriko Kultur Egitarauari. Hainbat kirolari izango dira bertan parte hartzen 19:00etatik aurrera kultur etxean. Maiatzaren 12an Sutarri dantza taldearen XX. Urteurreneko festa ospatuko da. Goizetik ekingo zaio festari kalejira berezi batekin eta bazkaria eta erromeria ere izango dira.

Maiatzaren 15ean, asteazkena, Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatutako hitzaldi bat izango da 18:00etan kultur etxean. Emoki elkarteak eskainiko du eta sare sozialen, bideo jokoen eta horien erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen diren menpekotasunei buruz ariko dira. Maiatzaren 19an, bestetik, Langaurre Eguna ospatuko da. Bertan izan nahi dutenek maiatzaren 12a baino lehen eman beharko dute izena eta Langaurre Egunari buruzko informazio gehiago duzue lotura honetan. Maiatzaren 25ean Intxurre futbol taldeak denboraldi amaierako festa egingo du eta hilaren 26an Murumendira mendi irteera bat egingo da.

Ekainaren 1ean eskolako festa ospatuko da eta hilaren 7an, ostirala, Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du 22:00etan Elorri pilotalekuan. Zineman ere izango du bere lekua egitarauan. Ekainaren 14an, ostirala, Dantza filma eskainiko da 22:00etan Erbeta pilotalekuan.

Amaitzeko, ekainaren 23an San Juan Sua piztuko da 21:00etan plazan eta hurrengo egunean San Juan eguneko eta Corpuseko zahagiardoa egingo da.

Egitarau osoa webgune honetako agenda atalean duzue eskura, lotura honetan.