Berriak
Atzealdea

Martxoaren 22an Korrika 21eko arropa salmenta egingo da

16:00etatik 18:00etara eskolako patioan eta 18:00etatik 20:00etara plazan egingo da salmenta

2019·03·15


Martxoaren 22an, ostirala, Korrika 21eko arropa salmenta egingo da Alegian. Arratsalde osoan zehar izango da arropa erosteko aukera eta bi gunetan kokatuko da postua. 16:00etatik 18:00etara eskolako patioan egongo dira eta 18:00etatik 20:00etara plazan. Korrika 21 antolakuntza batzordetik herritarrak Korrikako arropa erostera animatu nahi dira, euskararen aldeko lasterketari sostengua emateko beste modu bat delako. Gogoan izan, Korrika 21 apirilaren 13an goizaldeko 5:15 aldera iritsiko dela Alegiara eta datozen egunetan emango da antolakuntza batzordeak egun horretarako prestatu duen egitarauaren berri.