Berriak
Atzealdea

Martxoaren 25ean eta 26an egingo ditu Alegiako Elorri Aldapa Saskibaloi Klubak lehen entrenamenduak

Neskek astelehenetan eta mutilek astearteetan entrenatuko dute, 21:00etan Elorri pilotalekuan

2019·03·22


Alegiako Elorri Aldapa Saskibaloi Klubak martxoaren 25ean eta 26an egingo ditu lehen entrenamendu saioak. Datorren denboraldiari begira taldeak egituratzeko lanean ari dira eta horretarako egokiena prestatzen hastea dela iritzita, martxoaren 25ean eta 26an, astelehena eta asteartea, lehen entrenamendu saioak egingo dituzte.

Astelehenetan nesken taldearen txanda izango da eta astearteetan mutilena. Entrenamendu saio horiek Elorri pilotalekuan egingo da 21:00etan eta taldetik adierazi dutenez, saskibaloian jokatu nahi duten 16 urtetik gorako herritar guztiak animatu nahi dituzte lan saio horietara.