Berriak

Atzealdea

Mendi Asanbladak Alegia inguruak ezagutzeko irteera bat egingo du igandean

Izena emateko ohiko bideak erabili behar dira eta azaroaren 23a izango da azken eguna

2017·11·21


Alegiako Mendi Asanbladak urteko azken irteera egingo du datorren igandean, azaroak 26. Alegia inguruak ezagutzeko parada izango da irteera horretan eta goizeko 9:00etan abiatuko dira Tontokaletik. Langaurrera igo ostean, Egileor, Matxiña, Beaxubi eta Etxarra baserrietatik pasako dira Alegiara itzuli aurretik. Gainera, Etxarra baserrian hamaiketakoa egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Hamaiketako hori antolatze aldera, irteera honetan parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Kultur etxean, whatsapp bidez edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eman daiteke izena. Azken eguna azaroaren 23a, osteguna, izango da.