Berriak

Atzealdea

Mikel Markezek kontzertu bat eskainiko du ostiralean Elizpe zinean

22:00etan hasiko da eta informazio gehiagorako kultur etxera jo behar da

2017·10·23


Udazkeneko Kultur Egitarauaren baitan, Mikel Markez musikariak kontzertu bat eskainiko du datorren ostiralean, urriak 27, 22:00etan Elizpe zinean. Ibilbide luzea duen musikaria da Mikel Markez. Urte asko darama kantugintzan eta asko dira ezagun egin diren bere abestiak. Bakarkako hamaika disko ditu kaleratuak eta beste hainbat proiektutan kolaboratu izan du. Bada, bere kantutegi zabal horren errepasoa egingo du Markezek Elizpe zinean eskainiko duen emanaldian. Kontzertu horri begirako informazio gehiago nahi duenak, kultur etxera jo dezake edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.