Berriak
Atzealdea

Nekazal makinariaren azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko da urriaren 21an Bazurkan

Tolomendik eskainitako zerbitzu honetaz baliatu nahi dutenek 943 62 63 00 telefonora deitu behar dute hitzordua hartzeko

2021·09·13


Nekazal makinariaren azterketa teknikoa (IAT) pasatzeko aukera izango dute mota horretako makinak dituztenek urriaren 21ean, osteguna, Bazurka industrialdean. Egun horretan, ikuskapen unitate mugikorra egongo da eta bertako baserritarrek herrian bertan azterketa pasatzeko aukera izango dute.

Interesatuek Irungo IAT egoitzara deitu behar dute, 943 62 63 00 telefono zenbakira eta hitzordua hartu. Ordainketa ikuskapena egiten den egunean bertan egin beharko da esku dirutan eta makina bakoitzeko 41,88€ ordaindu beharko da. Mota horretako makinariarentzat bakarrik izango da.