Berriak
Atzealdea

Olano eta Murua txapeldun, Intxurreko bikoteen arteko Udaberri txapelketako finalean

Iturrioz eta Karreraren aurka 30 eta 15 nagusitu ziren gomazko paletako emakumezko jubenilen mailako finalean

2019·03·13


Igande goizean Udaberri txapelketako emakumezko jubenilen gomazko paletako finala jokatu zen Alegian. Intxurreko bi bikote izan ziren nor baino nor final horretan, multzoen ligaxkan lehen bi postuak lortu ostean. Uxue Olano eta Nagore Murua izan ziren alde batetik eta Maddi Iturrioz eta Oneka Karrera bestetik, finaleko protagonistak. Partida gogorra izan zen eta azkenerako, Olanok eta Muruak 30 eta 15 irabazi zuten. Jaialdi berean, gizonezkoen nagusien bigarren mailan eskuz binaka, Intxurreko bikoteak finalerako txartela lortu zuen Lagunaki 22 eta 19 irabazita eta larunbat arratsaldean Tolosaren aurka jokatuko dute finala Astigarragan. Jubenilen lehen mailako bikoteak ere finala jokatuko du Zestoaren aurka martxoaren 23-24ko asteburuan. Finalerdian 22 eta 4 irabazi zioten Lazkaoko bikoteari.

Horiekin batera, kadete eta nagusien lehen mailetako bikoteak finalerdietan dira. Kadeteek 22 eta 16 irabazi zioten Zestoari eta Ilunpe izango dute aurkari finalerdian. Nagusietan Tartaloetxe izango da Intxurrekoen aurkaria.

Ostiralean hiru partida Elorrin

Ostiralean hiru partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan 18:30ean hasita. Eskuz binaka gizonezkoenak izango dira eta lehen partidan, alebinetan, Intxurre eta Mundarro neurtuko dira. Beste bi partidak infantilenak izango dira eta Eibar eta Intza izango dira Intxurrekoen aurkariak.