Berriak
Atzealdea

Ostegunean 19:00etan elkarretaratze bat egingo da plazan iragan asteko sexu eraso saiakera salatzeko

Deialdiak Alegiako talde eta eragile ugariren babesa jaso du eta herritar orori bertaratzeko deia luzatzen zaio

2018·03·21


Iragan astean emakume batek Alegia eta Tolosa arteko bidegorrian jasan zuen sexu eraso saiakera salatzeko, Alegiako Udalak elkarretaratze bat deitu du datorren ostegunerako, martxoak 22. 19:00etan plazan egingo den elkarretaratze horrek Alegiako talde eta eragile ugariren babesa jaso du eta Udalak herritar guztiei salaketa ekintza horretan parte hartzeko deia luzatzen die.

Ondokoak dira atxikimendua adierazi duten talde eta eragileak:

-San Juan HLHI

-Aralar BHI

-Osasun Zentroa

-Langaurre Txirrindulari Elkartea

-Sutarri Dantza Taldea

-Alegiako Mendi Asanblada

-Alegiako Argazkizaleen Taldea

-Iturri Zahar Guraso Elkartea

-Aralarpean Guraso Elkartea

-Txintxarri Abesbatza

-Intxurre futbol taldea

-Intxurre pilota eskola

-Alegiako Jubilatuen Elkartea

-Alegiako Gaztetxea