Berriak
Atzealdea

Ostegunean eta ostiralean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan

Bihar eskuz binakako partida bakarra jokatuko da eta ostiralean hiru partida ikusi ahal izango dira

2018·10·03


Intxurreko pilotariek Gipuzkoako txapelketako partidak izango dituzte asteburuan. Bihar, osteguna, nagusien ohorezko mailako eskuz binakako partida bat jokatuko da, gizonezkoetan. 19:00etatik aurrera Intxurre eta Tolosa neurtuko dira. Ostiralean berriz, 18:30ean hasiko da jaialdia eta hiru partida izango ditu. Lehenengoa gomazko paletakoa izango da eta emakumezko jubeniletan, Intxurreko bi bikote elkarren aurka ariko dira. Bigarrena eta hirugarrena gizonezkoen eskuz binakakoak izango dira. Kadeteen lehen mailan Intxurre eta Zumaia neurtuko dira eta nagusien hirugarren mailan Azkoitiko bikotea izango da Intxurreren aurkaria.