Berriak
Atzealdea

Ostiral gauetik igande gauera N-Ieko Alegiako lotunea itxita egongo da Irungo norantzan

Irun aldera joateko Ikaztegietako lotunea erabili beharko da Arzabalzako zubiko asfaltatze lanak direla eta

2018·11·15


Asteburuan N-I errepidean hainbat eragozpen izango dira. Irungo norantzan Arzabalzako zubian egin behar diren asfaltatze lanak medio, azaroak 16, ostiral iluntzeko 20:30etik igande gaueko 23:00etara Alegiatik Irun alderako N-Ierako sarbidea itxita egongo da. Norantza hori hartu nahi dutenek Ikaztegietako lotunea erabili beharko dute eta Gasteiz aldeko norantzako errei bat egokituko da Irun aldera joateko. Gasteiz aldetik Alegiara sartu nahi dutenek ere Ikaztegietako lotunea erabili beharko dute. Gasteizko norantzan, lotune guztiak erabilgarri egongo dira. Igande gaueko 23:00etatik aurrera errepideak eta lotuneek ohiko egoera berreskuratuko dute.