Berriak

Atzealdea

Ostiralean 18:30ean lau partidaz osaturiko jaialdia jokatuko da Elorri pilotalekuan

Eskuz binakako hiru neurketa eta gomazko pilotako bat ikusi ahal izango dira bertan

2018·11·07


Intxurreko pilotarien lau partida ikusi ahal izango dira ostiralean 18:30etik aurrera Elorri pilotalekuan. Alde batetik, gizonezkoen eskuz binakako hiru partida jokatuko dira eta bestetik, emakumezkoen gomazko paletako bat. Jaialdiko lehen bi partidak eskuz binakakoak izango dira, gizonezkoen alebin mailan eta Intxurreko ordezkariak Behar Zana eta Sendi Ekintzakoen aurka ariko dira. Hirugarren partida gomazko paletakoa izango da. Emakumezko jubeniletan, Ataunen aurkakoa izango dute Intxurrekoek eta azkenik, berriz ere eskuz binaka gizonezkoetan, nagusien hirugarren mailan Intxurre eta Gazteleku neurtuko dira.

Iragan asteburuari erreparatuta, eskuz binaka gizonezkoetan, nagusien ohorezko mailan, Intxurreko bikoteak ezin izan zuen finalerako txartela lortu. Zubiriak eta Irazustabarrenak osaturiko bikoteak 22 eta 7 galdu zuen Lazkaoko bikotearen aurka.