Berriak
Atzealdea

Ostiralean “Aralar, mundua leku den lurra” dokumentala eskainiko da Elizpe zinean

On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak egindako ekoizpena 22:00etatik aurrera ikusi ahal izango da

2018·11·19


“Aralar, mundua leku den lurra” dokumentala eskainiko da ostiralean, azaroak 23, Elizpe zinean 22:00etatik aurrera, udazkeneko egitarauk kulturalaren barruan. Garazi Auzmendi, Iban Toledo Aloña Jauregi eta Ion Fontenla dira ekoizpen honen zuzendariak eta On Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak elkarlanean gauzatu dute. Aralarko irudi ikusgarriak biltzen dituen dokumentala da eta aditu ugariren iritziak ere biltzen dira, ondare natural eta kulturala bere osotasunean ezagutaraztea helburu hartuta.