Berriak
Atzealdea

Ostiralean ezagutuko dira Alegiako VIII. Pilota Txapelketako azken finalistak

22:00etan Elorri pilotalekuan hasiko den jaialdian kadete eta nagusien mailetako partidak izango dira

2018·06·27


Ostiralean erabakita geratuko dira Alegiako VIII. Pilota Txapelketako finalak. Finalerdietako bigarren jardunaldia jokatuko da 22:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan eta kadete zein nagusien mailetako finalak erabakita geratuko dira. Lehen partidan, kadeteena, Zubeldiak eta Lizeagak Sein eta Aburuza izango dituzte aurkari. Nagusietan berriz, Peru Labaka eta Irazustabarrena Zubiriaren eta Garmendiaren aurka ariko dira.

Ostiraleko partidetako irabazleen zain daude lehen jardunaldiko partidetako irabazleak. Kadeteetan Amianok eta Uzkudunek 22 eta 14 irabazi zuten Altunaren eta Suduperen aurka. Nagusietan, Eneko Labakak eta Aizpuruk 22 eta 10 menperatu zituzten Egigurenen eta Telletxearen kontra.

Intxurrekoek ezin finaletan

Iragan asteburuan finalak izan zituzten Intxurreko pilotariek. Kadeteetan, Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuen Zubeldiak eta 22 eta 19 galdu zuen Tolosa Aurrerako Altunaren kontra. Infantiletan berriz, Udaberri txapelketako finalean izan zen Intxurreko bikotea. Mundarroren aurka 18 eta 12 galdu zuten.