Berriak
Atzealdea

Ostiralean hasiko da Alegiako VII. Pilota Txapelketa

Kadete eta nagusien mailetan jokatuko da eta finalak uztailaren 14ean jokatuko dira, festetan

2018·06·20


Intxurre pilota eskolak antolatzen duen Alegiako pilota txapelketaren zazpigarren ekitaldia ostiralean, ekainak 22, hasiko da. Azken urteetan egin den moduan, binakako txapelketa izango da eta finalerdi eta final formatuan jokatuko da. Hau da, ekainaren 22an eta 29an finalerdiak jokatuko dira maila bakoitzean eta finalak uztailaren 14an jokatuko dira, Alegiako jaietako pilota jaialdi nagusiaren baitan.

Ostiral honetan kadeteetan, Amiano eta Uzkudun ariko dira batetik Altunaren eta Suduperen aurka. Nagusien mailan berriz, Eneko Labakak eta Aizpuruk Egigurenen eta Telletxearen aurka jokatuko dute. Jaialdia 22:00etan hasiko da Elorri pilotalekuan eta antolatzaileek herritarrak partidak ikustera animatu nahi dituzte.

Bigarren finalerdiak ekainaren 29an jokatuko dira. Kadeteetan Zubeldia eta Ugartemendiak Sein eta Aburuza izango dituzte aurkari eta nagusietan Peru labakak eta Irazustabarrenak Zubiria eta Garmendiaren aurka jokatuko dute.