Berriak
Atzealdea

Ostiralean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan

Gipuzkoako txapelketako lau partida ikusi ahal izango dira 18:30etik aurrera

2018·09·19


Intxurreko pilotarien partidak ikusteko aukera izango da ostiral arratsaldean Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketako partidak izango dira eta eskuz binakako lau lehia ikusi ahal izango dira. Gizonezkoek izango dira protagonista eta kadeteak eta nagusiak ariko dira. Lehen bi partidak kadete mailakoak izango dira. Bigarren mailan Intxurre eta Tolosa neurtuko dira eta lehen mailan Behar Zana izango da Intxurrekoen aurkaria. Nagusietan berriz, hirugarren mailako bi partida jokatuko dira eta bietan Intxurreko eta Bergarako bikoteak neurtuko dira.