Berriak
Atzealdea

Ostiraleko emanaldiarekin amaituko du ikasturtea Sutarri dantza taldeak

22:00etan izango da Elorri pilotalekuan eta laurogeita hamar dantzaritik gora izango dira

2018·06·05


Sutarri dantza taldeak ostiralean agurtuko du 2017-2018 ikasturtea. 22:00etatik aurrera Elorri pilotalekuan emanaldi berezi bat eskainiko dute dantza taldeko kide diren laurogeita hamar bat kidek. Urtean zehar landutakoa jendaurrean erakusteko unea izango da Sutarriko dantzarientzat eta estilo ezberdinak jorratuko dituzte emanaldian zehar. Aspalditik gurean errotutako dantzak eta gaur egungo estilo modernoak uztartuta ikusteko aukera izango da.