Berriak
Atzealdea

Ostiraletik abenduaren 3ra bitartean luzatuko dira Euskaraldiarekin lotutako jarduerak

Ekitaldi gehienek herriko ikastetxeetako ikasleen parte hartzea izango dute

2018·11·20


Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean ospatuko den Euskaraldiaren bueltan, ekitaldi ezberdinak antolatu dira Alegian. Horrela, azaroaren 23an, ostirala, Euskaraldiaren hasierarekin batera, San Juan ikastetxeko ikasleek kalejira bat egingo dute eskolatik udaletxeraino. Bertan Unai Iraola alkateak harrera egingo die eta pregoia botako dute, bertso batzuekin batera.

Azaroaren 27an, asteartea, eskolako ikasleek herri kirolak egingo dituzte 14:15etik aurrera Elorri pilotalekuan. Hilaren 29an, osteguna, 14:15ean karaokea egingo eskolako ikasleentzat kultur etxeko areto nagusian. Azkenik, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da, Euskaraldiaren azken egunarekin bat eginez. 14:15ean DBHko ikasleek bideoklip lehiaketa egingo dute kultur etxean eta San Juan eskolakoek berriz, agurra, sari banaketa, dantza eta gaztain jatea egingo dituzte. 18:30ean Euskaraldiako diana eta parte hartzaile guztien argazkia egingo da eta eguna borobiltzeko, Eizmendi tabernan luntxa izango da, Euskaraldiako txapa daramaten herritarrentzat.