Berriak
Atzealdea

Otsailaren 22an “Aire Hemendik!” antzezlana eskainiko du Intujai taldeak Elizpe zinean

Sarrerak otsailaren 11n jarriko dira salgai kultur etxean eta bost eurotan erosi ahal izango dira

2019·02·08


Neguko kultur egitarauaren barruan, Intujai antzerki taldeak “Aire Hemendik!” antzezlana eskainiko du otsailaren 22an, ostirala, 22:00etan Elizpe zinean. Bea Larrañaga antzezleak Rigoren papera hartzen du antzezlan honetan eta bere gorabeherak kontatzen dira. Emakume zintzoa eta beldurtia da Rigo eta mudantza handi baterako prestatzen ari da. Helburu duen ametsa lortzeko erronka handiei egin beharko dira aurre antzezlanean. Emanaldi horretarako sarrerak astelehenean, otsailak 11, jarriko dira salgai kultur etxean 5 eurotan eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira.