Berriak
Atzealdea

Parte hartze oparoa izan zuten Langaurre Eguneko mendi ibilaldiak eta habia kutxen ikastaroak

Hogeita hamabost lagun inguru elkartu ziren eguraldi kaskarrari aurre egin Langaurrera igotzeko

2018·05·28


Nahiz eta eguraldi txarraren iragarpenak bazkaria bertan behera utzi, Langaurre Eguneko hainbat ekitaldi ospatzeko moduan izan ziren atzo alegiarrak. Goizerako iragarrita zeuden mendi ibilaldia eta ondorengo habia kutxen ikastaroek arrakasta handia izan zuten eta hogeita hamabost lagun inguru elkartu ziren. Goizeko 9:30ean abiatu ziren Tontokaletik eta Langaurrera igo ostean, hamaiketakoa izan zuten. Behin sabela beteta, Aranzadi elkartearen eskutik txori habia kutxak egiten ikasi zuten. Adin guztietako herritarrek hartu zuten parte eta guztira hamar habia kutxa egin zituzten. Goiz pasa atsegina egin zuten bertaratutakoek.