Berriak

Atzealdea

Pasaiako Badia dokumentala proiektatuko da ostegunean 20:00etan Elizpe zinean

1984ko martxoan gertatutakoaren inguruko testigantzak biltzen dituen lana da

2017·11·21


Pasaiako Badia dokumentala ikusteko aukera izango da ostegunean, azaroak 23, Alegiako Elizpe zinean. 20:00etan hasiko den emanaldian, Xabier Otamendi, Yuri Agirre eta Erik Aznal azpeitiarrek 1984ko martxoaren 22an gertatukoaren inguruan egin duten lana ikusi ahal izango da. Egun hartan, poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaiako badian. Espainiako justiziak ez du inoiz auzia aztertzeko borondaterik izan eta egileen helburua gertaera hori ahanzturan ez galtzea da.

Dokumentalean testigantza ugari bildu dituzte. Hildakoen senitartekoak, hainbat abokatu, Pako Etxeberria forentsea, gertaeraren hainbat lekuko… Duela hogeita hamahiru urte gertatu zenaren inguruko kontakizun xehetua ikusteko aukera eskaintzen du dokumentalak.