Berriak
Atzealdea

Paula Del Pozo Euskadiko kros txapeldun 18 urtez azpikoen mailan

Ander Garinek bederatzigarren postua eskuratu zuen 23 urtez azpikoen mailan atzo Ordizian

2019·02·04


Paula Del Pozok garaipenaren eztia dastatzen jarraitzen du. Atzo Ordizian jokatu zen Euskadiko Kros Txapelketan jubenil mailako txapela lortu zuen alegiarrak eta azken asteetako emaitza bolada bikainari jarraipena eman zion. 18 minutu eta 47 segundoko denbora behar izan zuen Del Pozok ibilbidea osatzeko eta hamaika segundoko aldea atera zion bigarren izan zen Helene Llamasi eta hemezortzikoa podiuma osatu zuen Nora Gonzalezi.

Del Pozo ez zen ordea Euskadiko txapelketan parte hartu zuen alegiar bakarra izan. Ander Garinek 23 urtez azpikoen proban hartu zuen parte eta bederatzigarren postua lortu zuen 42:59ko denborarekin.

Argazkia: ataria.eus