Berriak
Atzealdea

Paula Del Pozok irabazi du Donostiako XI. Emakumeen Triatloia

Helmugan lau minututik gora atera zizkien podiumean berarekin izan ziren bi triatletei

2019·07·01


Paula Del Pozok garaipenak pilatzen jarraitzen du. Larunbatean Donostiako XI. Emakumeen Triatloia jokatu zen eta goitik behera nagusi izan zen alegiarra. Igerian 300 metro egin zituzten, bizikletan 8 kilometro eta korrikako 2 kilometroko sektorearekin osatu zituzten lanak. Paula Del Pozok 29 minutu eta 19 segundo behar izan zituen lanak osatzeko. Bigarren helmugaratu zen Ihintza Urainek 33:24ko denbora egin zuen eta podiuma osatu zuen Amaiur Esnaolak 34:14. Zorionak Paula!!

Argazkia: Maria Borrachero.