Berriak
Atzealdea

Paula Del Pozok Zornotzako Nazioarteko Kroseko gazte mailako proba irabazi du

Azaroan gazteen Behobia Donostia irabazi ostean, krosean ere maila bikaina ematen jarraitzen du alegiarrak

2019·01·07


Paula Del Pozo alegiarrak Zornotzako Nazioarteko Kroseko 18 urtez azpikoen proba irabazi zuen atzo. Ospe handia duen proba da Zornotzakoa eta Del Pozok, lasterketa bikaina eginda, bakarrik helmugaratzea lortu zuen. Jone Fuente izan zen bigarren 21 segundora helmugaratuta eta Itsaso Atucha hirugarren, 29 segundora. Gogoan izan behar da, Paula Del Pozok azaroan Behobia Donostia proba irabazi zuela gazte mailan eta horrenbestean, errepidean zein lokatzetan maila bikainean ari da emaitza ederrak lortuaz. Zorionak, Paula!

Argazkia: Atletismo Tolosa CF Facebook