Berriak
Atzealdea

Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du ostiralean Elizpe zinean 22:00etan

“Bakarka” bere azken diskoko kantuak aurkeztuko ditu eta sarrerak kultur etxean daude salgai 12 eurotan

2019·01·22


Urtarrilaren 25ean, ostirala, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Elizpe zinean 22:00etan. Oñatiarrak “Bakarka” izeneko bere azken lana aurkeztuko du emanaldi horretan. Gitarra lagun, bere ibilbideko abesti esanguratsuenetako batzuk grabatu ditu Ordorikak azken diskoan. Besteren artean, Martin Larralde, Ene begiek, Fas fatum, Berandu dabiltza eta Herdoilarena abestiak aurki daitezke “Bakarka” diskoan eta Alegiako emanaldian horiek guztiak entzuteko aukera izango da. Ordorika bakarrik arituko da kontzertu horretan eta sarrerak jada salgai daude Alegiako kultur etxean 12 euroko prezioan. Kultur etxearen ordutegia 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara da.