Berriak
Atzealdea

Ruper Ordorikaren kontzertua izango da Neguko Kultur Egitarauko lehen hitzordu nagusia

Urtarrilaren 25ean izango da 22:00etan Elizpe zinean eta sarrerak kultur etxean daude salgai

2019·01·15


Urte berriarekin batera kultur eskaintza berriak datoz Alegiara. Alegiako Kultura batzordean  prestatu duen neguko egitarau kulturala datorren astean hasiko da eta orotara, mota ezberdineko hemezortzi ekintzez gozatzeko aukera izango dute alegiarrek eta bertara hurbiltzeko erabakia hartzen dutenek. Urtarrilaren 21etik otsailaren 1era San Juan eskolako ikasleek Kazajistani buruz egindako erakusteka ikusgai egongo da kultur etxean. Urtarrilaren 25ean Ruper Ordorikaren kontzertua izango da Elizpe zinean 22:00etan. Bakarka azken diskoa aurkeztera etorriko da oñatiarra eta kontzertu horretarako sarrerak kultur etxean daude salgai 12 eurotan. Hilaren 27an, igandea, mendi irteera bat egingo da Erlora eta 31n, osteguna, Bauleube taldearen ipuin kontaketa izango da liburutegian 17:00etatik aurrera.

Otsailaren 4an, astelehena, Txintxarri abesbatza eskean ibiliko da kaleetan Agate Deunaren bezperan 19:00etatik aurrera. Otsailaren 12an, asteartea, Alberto Iñurrategi alpinistak “Porrotaren alde” proiekzioa eskainiko du 19:00etan Elizpe zinean eta hilaren 21ean, osteguna, Baleube taldearen ipuin kontaketa 17:00etan liburutegian. Otsailaren 22an, ostirala, Intujai taldearen “Aire hemendik!” antzezlana eskainiko da Elizpe zinean 22:00etan.

Martxoari ekiteko, hilaren 3an iñauterietako zahagiardoa egingo da plazan. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Martxoaren 11n eta 25ean eta apirilaren 5ean  eta 18an, HH3 eta HH4ko haurrentzako dantza tailerra egingo da kultur etxean 16:00etan. Martxoaren 23an, larunbata, “Mari eta gaileta fabrika” antzezlana eskainiko du Eidabe taldeak 17:00etan Elizpe zinean. 28an Baleube taldearen ipuin kontaketa izango da 17:00etan liburutegian eta martxoaren 31n, igandea, mendi irteera bat egingo da Zeraingo Oamendira.

Bukatzeko, apirilaren 5ean Sutarri dantza taldeak Oinatzak ikuskizuna estreinatuko du 22:00etan Elizpe zinean. Hilaren 12an haurren dantza ikastaroko kideen emanaldia izango da kultur etxean 17:00etan. eta Apirilaren 13an Korrika 21 iritsiko da Alegiara. Goizaldeko 5:15ean Tolosatik sartuko da euskararen aldeko lasterketa eta Alegia zeharkatu ostean Goierri aldera jarraituko du. Azkenik, apirilaren 21ean, pazko eguneko zahagiardoa egingo da plazan.

Egitarau osoa aletuta duzue webgune honetako agenda atalean, hemen.