Berriak
Atzealdea

Saltokien erreformarako eta modernizaziorako diru laguntzak atera ditu Eusko Jaurlaritzak

Ekainaren 28ra bitartean izango da eskaera egiteko aukera eta gehienez 9000 euroko laguntzak emango dira

2019·06·07


Eusko Jaurlaritzak saltokien erreformarako eta modernizaziorako diru laguntzak atera ditu. Laguntza horiek 2018ko uztailaren 3tik orain arte egindako inbertsioetara bideratuta daude eta ekainak 28ra bitartean eskatu ahal izango dira. Alde batetik, lokalaren erreforma eta modernizazioa lagunduko dira diruz, merkataritza jarduera garatzeko altzariak, ekipamenduak eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza errotuluak barne). Inbertsioa gutxienez 4000€+BEZ izango da enpresa bakoitzeko.

Bestetik, merkatarientzako balantza elektronikoak, informatika ekipoak, softwareak, webguneak eta hauen osagarriak lagunduko dira, beti ere lanaren kudeaketarako eta merkataritza prozesuen barnean integraturik. Kasu honetan, enpresa bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 900€+BEZ izango da.

Informazio xeheagoa duzue lotura honetan. Tolosaldea Garatzeneko 605 71 60 56 telefono zenbakira deituta edo merkataritza.tolosa@gmail.com helbidera idatzita ere eskuratu daiteke informazio gehiago.