Berriak
Atzealdea

San Juan eskolako alebin mailako mutilek Gipuzkoako areto futboleko txapelketa irabazi dute

Finalean Anoetako taldea izan zuten aurkari eta 3 eta 2 irabazi zuten alegiarrek Billabonan

2019·06·03


Alegiako San Juan eskolako alebin mailako mutilen taldeak Gipuzkoako areto futboleko txapelketa irabazi du asteburuan. Larunbatean finalerdietako partida izan zuten Ataunen aurka eta 4 eta 1 irabazi zuten. Finalerako sailkatuta, Anoeta izan zuten aurkari azken partida horretan, azken horiek Amezketako taldea kanporatu ostean. Finalean gauzak estu izan ziren baina azkenerako alegiarrek 3 eta 2 irabaztea lortu zuten, Gipuzkoako txapeldun geratuz.